XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zenbeit berri

Uztailaren 4-an Afrika-Zañanadotik mezu bat: hango aitetarik bat handizki eritu zaikula eta airezkoan igortzen dutela Pariseko eritegi baterat.

Geroztik sendatu da; azaroaren 12-an, berriz abiatu da.

Uztailaren 13-an Ipar-Ameriketarik agertu zaiku, ustegabetarik, Oklahomako aita Abadea, Dokson deitua.

Ez dute hangoek ahantzia Belokeren hiru egiletarik bat izan zutela lehen abade.

Oraikoa seigarrena da eta, españolez ederki baitaki, hango berriak eman dauzkigu arratseko bilkuran.